Skip to main content
Special gift for our readers: 10% off with code HB10
Eguraldiaren euskara: Aro-bidaia Euskal Herrian barrena

Eguraldiaren euskara: Aro-bidaia Euskal Herrian barrena

by Kepa Diegez

189 MAD210 MAD

✓ In Stock

💰 Cash on Delivery available

Book Details

ISBN
9788498688399
Publisher
Alberdania
Published Year
2025
Pages
316
Language
Spanish
Category
Foreign Languages

Description

Liburu honek protagonista behinena du bere baitan: aro-bidaiaria. Denbora-bidaiari batek ez bezala, hark ez du atzera-aurrera egiten denboran barrena, baizik eta beti aurrera egiten duela, herriz herri, eguneroko solasaldietan erabiltzen diren arotitzak –eguraldiari buruzko hitzak– Bildu nahian, uste sendoa baitu hitzak komunitate kultural baten ordezkari bereizgarrienetarikoak direla; maiz, hitzak ez ezik, esapideak, atsotitzak eta mundua ulertzeko erak entzun eta jasoko ditu. Den-dena zorroratzeko gogoahartuko du bidaia-kaiera batean, baina, hainbeste kontu azalduko zaizkio, ezen, bidaiaren une jakin batean laguntza eskatu beharrean egongo baita, bidaia pentsatutako moduan amaituko badu. Euskal Herriko herrialde guztietan gaindi ibiliko da, Getxon hasi, oraindik jatorrizko hizkera gordetzen duen Bizkaiko herria, mendebalderenean kokatua, eta Eskiulan bukatu, Euskal Herritik kanpoko herri euskalduna, Biarno aldean. Elkargune ugari erabiliko ditu herritar eta adituekin aroaren hitzez jarduteko: kultur etxeak, udaletxeak, euskaltegiak, euskara-elkarteak, tabernak, elizak, parkeak... edozein toki eder zaio aro-bidaiariari herritar eta adituekin ihardukitzeko. Saiakera nobelatua da, xedea erakutsi, azaldu eta irakastea baitu, baina eleberritik, kontakizunetik ere badauka, fikziozko eta benetako pertsonaiak bidaia guztian zehar, han-hemenka, agertzen dira-eta. Jakina, hunkigarriena, liburua hasieratik amaitu arte irakurtzea da, baina irakurleak aukeran du zuzen-zuzenean herri edo eskualde batera jotzea, zein ele erabiltzen diren ikasteko, edota bidaian barrena agerturiko hitz guztien aurkibideaz baliatu, non erabiltzen diren begiratu eta testuingurua irakurtzeko.

You might like this